Ongi etorri Ibarrondo-Lamikiz, Abokatuak web orrialdera

IBARRONDO-LAMIKIZ Abokatu Bulegoa 1984.eko urtarrilean sortu zen, GUILLERMO IBARRONDO ZAMAKONA eta FERNANDO LAMIKIZ GARAI, bazkide sortzaileak, Abokatu modura jarduten hasi zirenean, Aholkularitza Juridiko eta diziplina anitzeko Prozesu Judizialetan Zuzendaritza Letradua emanez, Ordenamendu Juridikoa osatzen dituen Zuzenbideko arlo edo gai guztietan.

Web orrialde honen bidez, gure Bulegoa hurbildu nahi dizuegu gu hobeto ezagutzeko eta guk eskaintzen ditugun zerbitzu juridikoen kalitatea ebaluatzeko aukera izan dezazuen.

jarduera arloak

Merkataritza eta Finantza Zuzenbidea

Sozietatea sortzen denetik bere desegite gertagarria eta likidaziora arte, IBARRONDO-LAMIKIZ ABOKATUAK aholkularitza juridiko integrala eskaintzen du, sozietate eta fiskal arloan: merkataritzako kontratazioa, enpresen bat-egite eta eskuratzea, finantza-egituren bilaketa, sozietatearen berregitura, konkurtso-zuzenbidea, etab. Aipamen berezia merezi du familia enpresak eta honek dituen erronka atxikiak: ordainsarien politika zehaztea, familia protokoloaren elaborazioa, enpresaren ondorengotza, etab.

Zuzenbide Zibila

Zuzenbide Zibila gure eguneroko bizitzako jarduera guztietan aurkitzen da, ondasun higiezinen salmenta, ezkontza eta dibortzioa edo oinordetza erlazioak arautuz. Gure Bulegoak aholkularitza profesionala eta espezializatua eskaintzen du Zuzenbide Zibila osatzen duten gai guztietan: kontratuen idazkera, kantitate erreklamazioak, erantzukizun zibila, ezkontza-itunak, banantzea, dibortzioa eta ezkontzaren deuseztasuna, oinordetzak eta dohaintzak, etab.

Lan-Zuzenbidea

Kontratazioa egiten den momentutik lan-harremana amaitu arte, IBARRONDO-LAMIKIZ ABOKATUAK aholkularitza eskaintzen du, bai enpresari baita langileari, lan-harremana den artean sor daitezkeen iskanbilei konponbidea aurkitzeko helburuz. Kontratazioa, enplegu-erregulazioko espedienteak, negoziazio kolektiboa, lan-istripuak, kaleratzeak, edo gatazka kolektiboak lan-harremanetan aurki ditzakegun gorabeheren adibide dira, eta gure Bulegoak laguntza integrala eskaintzen du bezeroaren interesen aldeko konponbiderik hoberena aurkitzeko.

Zuzenbide Administratiboa, Hirigintza Eta Ingurumena

Administrazio Publikoarekiko harremanak eragin zuzena du partikularren bizitzan eta enpresen garapenean, eta beraz, Zuzenbide Administratiboak oinarrizko eta era askotakoak diren alderdiak ukitu egiten ditu, adibidez, kontratazio publikoa, baimena eta diru-laguntzen kontzesioa, nahitaezko desjabetzea, Administrazio Publikoaren ondare-erantzukizuna, etab., Gure Bulegoak zerbitzu juridikoak eskaintzen ditu gai sorta zabal honen gainean, enpresei eta partikularrei beste arlo batzuetan (Merkataritza, Finantzario, Zibil edo Lan-Zuzenbidea) ematen dizkien zerbitzuak osatzeko, gure bezero guztiei erantzun globalak eta aurrera egiteko proposamenak eratuz.

Zigor-Zuzenbidea

Askotariko alderdiak bere barne hartuz, adibidez, atxilotu edo egotzien laguntza, kereila eta errekurtsoak jartzea eta akusazio partikularra edo/eta herri-akusazioa, IBARRONDO LAMIKIZ ABOKATUAK bere gain hartzen du bezeroen eskubide eta interesen defentsa zigor-prozedura mota guztietan; bidegabeko jabetzak, ondasunen ostentzea, delitu sozietarioak, motor-ibilgailuak erabiltzeak sortutako istripuak, falta-epaiketak, etab.

Kirol-Zuzenbidea

Kirolak ekonomia harremanetan duen garrantzia gero eta handiagoa da, eta honen ondorioz arlo honetan elkarri eragiten diren subjektuei erantzuna behar duten behar juridiko berriak sortu zaizkie. Gure Bulegoak aholkularitza integrala eta diziplina anitzekoa eskaintzen die kirolariei, Kirol Sozietate Anonimoei eta Federazioei kontratuen idazkeran eta azkentzean, zehapen prozeduretan, etab.

Zuzenbide Prozesala

IBARRONDO LAMIKIZ ABOKATUAK bere bezeroen interesak defendatzen ditu era guztietako prozedura judizial eta arbitraje-prozeduretan, jurisdikzio guztiak bere barne hartuz; zibila, merkataritzakoa, penala, administraziorekiko auziena eta lanekoa, modu honetan bere aktibitatea osatzen duten beste arlo guztietan eskaintzen dien zerbitzu integrala biribilduz.